XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DOKUMENTALAK

KOLDOBIKA JAUREGI ALEMANIAN KARL MULLER MEZENASEKIN

Argazkilari baten memoriak bideoaren osagarri, Koldobika Jauregirekin elkarrizketatu gara.

Bideoaz gain, Donostiako Intxaurrondo auzoan duen eskultura jarri dugu portadan.

Bideoko zaldiak, harrizkoak, Zumaian daude Itzurungo pasealekuan, Bizkaiko Golkoari begira.

Zaldiak egiten segitzen du Koldobikak.

Orain Alemanian da beharrean BEHAR.- Lana., ez telefonorik, ez fax-ik duen toki batean.

Beraz, galderak idatzi egin dizkiogu eta Neuss-Holzheim herrira igorri IGORRI.- Bidali. Enviar.

Hamar egun behar izan zituen herri horretatik gurera iristen Koldoren gutunak GUTUN.- Eskutitza.

HABE.- Bazekiat House Fundazioan hagoela.

Azalduko al diguk zer den hori?

KOLDOBIKA JAUREGI. Barkatuko didak, bainan nondik atera duk House Fundazioan nagoela?

Ni Insel Hombroich Museoarekin lotuta dagoen proiektu batean nagok.

Zer den?

Karl Muller mezenas alemaniar baten proiektu ikusgarria.

Gizon honek zenbait artelan garrantzitsu dizkik; esate baterako, oriental artea, afrikarra, europarra.

Adibidez, Calder, Txillida, Klein, Cezzane eta abar luze baten lanak.

Artelan hauekin batera, Insel Museoa eraiki ERAIKI.- Jaso, altxatu. Construir. zian, zenbait etxetxo dizkik eraikuntza honek.

Kuriositate bezala esango diat, erakustoki hauek argi artifizialik ez dutela, ez eta zaindaririk ere.

Museoa parke batean kokaturik zegok eta sarreraren txartelarekin batera buffet hotz bat dasta dezakek DASTATU.- Degustar. kafetegian.

Beno, ba gizon honek museo hortatik kilometro batera dagoen lehen NATOren base militarra izandakoa erosi, eta bere proiektuari ekin zioan.

Lehendik zeuden etxetxoak moldatu MOLDATU.- Egokitu. Adaptar. eta bertan zenbait artista sartu zizkian, modu lasaiago batean lan egin zezaten.

Ez bakarrik eskultore, baizik eta margolari, diseinadore, musiko, poeta eta idazleak.

Zentru berri honek Raketenstation Hombroich izena zeukak. (Raket alemanieraz kohetea duk).

H.- Zenbat denbora egin behar duk han, eta non zegok juxtu?

K.J.- Hemen lau bat hilabete egin dizkiat (1996ko otsailean bidali zuen gutuna) eta beste urte bete edo egongo nauk, hasiera batean behintzat.

Leku hau Dusseldorf hiritik 10 kilometrotara zegok, eta Kolonia hiritik beste 30 kilometrotara.

Zortzi metro luzeko, ia bat eta erdi zabaleko eta 600 urteko enbor batekin ari da lanean

H.- Nola suertatu zaik hara joatea?

Zer eman diate, bekaren bat?

K.J.- Beno, hasieran esan dudan bezala, gizon honek artelan ugari erosten dizkik, auditorioak egin, baita ere konstruzio berriak eraiki lanak kokatzeko.

Eta abar.

Une honetan Tadao Ando eta Alvaro Siza arkitektoen proiektu batzuk zeudek egiteko, eta horien artean Txillidaren proiektu hat zegok.

Horrela izanik, gizon honek jakin zian nola niri emana zidan Zabalaga Fundazioa izeneko beka, eta zuzenean nirekin jarri huen harremanetan.